Indartzen ditu gorputzaren eta zentzumenen garapena eta koordinazioa.
Ikasteko modu bat da, lengoaia garatzea errazten du, eta pizgarri bat da arretari eta memoriari eusteko.
Garatzen ditu irudimena eta sormena.
Tresna aparta da komunikatzeko eta sozializatzeko. Aukera ematen enpatia garatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.
Areagotzen ditu gozamena eta gogobetetasuna, ahalbidetzen du emozioak adieraztea eta kontrolatzea, eta ematen ditu konfiantza eta segurtasuna.
Laguntzen du balore etikoak garatzen eta bereganatzen; sustatzen du norberaren kontrola, eta baita jokabide-arauak onartzea ere.
:: Umeei denbora ematea, jolasean ibil daitezen.
:: Gurasoek seme-alabekin jolastea.
:: Umeek elkarrekin jolasean ibil daitezen.
:: Denetariko jolasak tartekatzea: lehiakorrak, eta lankidetza eskatzen dutenak.
:: Pantaila bat duten jostailuekin denbora luzea ez ematea.
“Haurrak eskubidea du atseden hartzeko, aisialdirako, jolasteko eta parte hartzeko ekintza kulturaletan”.
“Prescribe juego” ekimenaren helburu nagusia haur eta nerabeen osasun mentala sustatzea da, jarduera ludikoa bultzatuz hainbat gizarte esparrutatik (udalak, ikastetxeak, gizarte-agenteak...).
Psikologiaren ikuspuntutik, jolastea ezinbestekoa da haurren garapenean, eta berebiziko garrantzia du euren nortasuna eratzeko; halarik ere, jolastea baztertu eta ordezkatu dute, hein handitan, eskolaz kanpoko jarduerak egiteak, telebista neurriz gain ikusteak, eta teknologia berriak erabiltzeak.
Gehiago irakurriInbertitu osasun mentalean
Inbertitu osasun mentalean: jolastu seme-alabekin, gozatu beraiekin, jolastu familia osoarekin !! Irakats iezazkiezu zure haurtzaroko jolasak !!
Inbertitu osasun mentalean: Lagundu seme-alabak lagunekin jolastera, eraman parkera, jolasean ibil daitezela pixka batean eskolak bukatutakoan, utz iezaiezu lagunak etxera ekartzen jolastera, entzun kontatu nahi dizkizuten gauzak, galdetu beren bizitzaz, ikasi beren jokoak, ikasi eurekin..."
Inbertitu osasun mentalean: ipini jolas-tanta batzuk eguneroko gauzetan, zaindu alderdi ludikoa eta umore sena...
Laguntzen du belaunaldien arteko harremana sendotzen: animatu aitona-amonak eta bilobak elkarrekin jolastera!!
Kontatu ipuinak, pasadizoak, erakutsi argazkiak !! Kontatu nolakoa zinen zu txikitan, zer egiten zenuen, zertan jolasten zinen..."
"Ez diogu jolasteari uzten zaharrak garelako, zaharrak gara jolasteari utzi diogulako".
(George Bernard Shaw).
Psikologian Lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.
Espezialitatea: Psikologia klinikoa.
Psikologia Sofrologikako goi mailako ikasketak.
Medikuntzan eta Kirurgian Lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean.
Psikiatriako espezialitatea Marques de Valdecilla Unibertsitate-ospitalean (Santander).
Terapia Estrategiko Laburreko Masterra (BAME ereduan oinarritutakoa). Bartzelona
Gizarte-lanean Diplomatua eta graduatua (Deustuko Unibertsitatea).
Gizarte Hezkuntzarako Gaikuntza.
Espezialista Gizarte Ongizateko Zerbitzuetako ikuskapenean. EHU.
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Psikiatria Orokorreko Espezialitatea University Collegen (Londres).
Haurren Psikiatriako Espezialitatea Imperial Collegen (Londres).
Libros Francesco Tonucci:
: La ciudad de los niños, Editorial Fundación Germán Sánchez Ruiperez
: Cuando los niños dicen basta, Editorial Fundación Germán Sánchez Ruiperez
: La soledad del niño, Editorial Losada